Argazkia: CyD Leonesa.

Vídeo

Cultural y Deportiva Leonesa 1–1 Sanse

Hiru puntuak gertu izan dituzte

Vídeo

Sansek bana berdindu du Cultural y Deportiva Leonesaren aurka etxetik kanpo. Txuri-Urdinek, partida hasi eta ordu erdira penaltia jasan ondoren galtzen hasi arren, partida ona jokatu dute, bigarren zatian neurketa berdinduz eta azken minutuetan hiru puntuak oso gertu izanik.

Aurrez aurre, partida erritmo biziarekin hasi da denboraldiko lehen bi neurketak garaipenengatik batzen zituzten bi talderen artean. Etxekoak izan dira Aranaren atera lehenengo hurbildu direnak, baina arrisku handirik sortu ez duten jokaldiekin. Gipuzkoarrak, defentsan sendotasuna erakutsi ostean, erasora joan dira aurkariaren atea bilatzeko, baina etxekoen defentsak jaurtiketak urrundu ditu. Ordu erdian Manu Justori egindako penalti batek ireki du markagailua. Aurrelariak gauzatu du penaltia. Txuri-Urdinak berdinketatik gertu egon dira atsedenaldira iritsi aurretik. Hala ere, Marchalek ezin izan du Gotiren baloi bikain bat kontrolatu. Xehetasun txikiek lehen zatiaren markagailua erabaki dute.

Bigarren zatian Sansek partida hasieratik berdindu nahi izan du. Txuri-Urdinek Ochiengen erdiraketa batekin arriskua sortu dute, baina Orobengoak ezin izan du errematatu. Jokaldi azkarrak, kornerrak... gipuzkoarren saiakerek saria izan dute. Baldak baloia berreskuratu du eta ezkerkada gurutzatu baten bidez berdinketa ezarri du markagailuan. Gola izugarria izan da. Ordutik aurrera, eta batez ere azken minutuetan, bi taldeek garaipenaren gola bilatu dute eta atezainek berdinketari eutsi diote. Etxeko atezainak Eder Garciaren gol ikusgarria eragotzi du eta, ondoren, Aranak Calderonen jaurtiketa desbideratu du. Luzapenean Osazuwak garaipena izan du gipuzkoarrentzat, baina lehenengo Miguel Bañuz atezainak eta gero etxeko taldeko defentsak kanpokoen garaipena eragotzi dute.

Puntu positiboa Sanserentzat zelai zail batean eta Liga hasiera honetan liderra zen aurkariaren aurka. Sergio Franciscoren mutilek zazpi puntu dituzte hiru jardunalditan, ez dute porrota ezagutzen eta Sestao Riverren aurka jokatuko dute datorren asteburuan Zubietan.

 

Fitxa teknikoa

Cultural y Deportiva Leonesa: Miguel Bañuz (kap), V. García, Fornos, Satrústegui, Álvaro, Maestre (Alba, min.68), Barri, Bicho, Pastoriza (Calderón, min.74), Artola (Chacón, min.68), Manu Justo (Escobar, min.74).

Sanse: Arana, Rupérez (P. Rodríguez, min.79), Camara, Beitia, Balda, Gibelalde (Osazuwa, min.70), Goti (kap), Marchal (E. García, min.62), Ochieng (Lebarbier, min.70), Mariezkurrena (Ramírez, min.79), Orobengoa.

Golak: 1-0: Manu Justo (p), min.32. 1-1: Balda, min.61.

Epailea: Miranda Bolaño. Txartel horia erakutsi die etxeko V. Garcia, Alba eta Alvarori eta kanpoko Osazuwa eta Baldari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!