Realaren eta Scalpersen arteko harremanak sendotzen jarraitzen du. Klub txuri urdinak eta moda enpresa ospetsuak aliantza berritu dute 2029ko ekainera arte. Scalpersek gure gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak jantziko ditu lehiaketa ofizial guztietan. Hedapen eta hazkunde betean dauden bi erakundek beren bideak partekatzen jarraituko dute, Realaren eta Scalpersen dotorezia eta estilo propioarekin.
Scalpers Realarekin batera egongo da, bai LaLigako eta Errege Kopako partidetan. Hedapen eta hazkunde betean dauden bi erakundek beren bideak lotzen dituzte Realaren eta Scalpersen berezko dotorezia eta estiloarekin.
Scalpers 2007an jaio zen, eta gizonezkoen modari zuzendutako marka gisa hazi zen hasierako etapan. Baina 2012an haurra, 2018an emakumea eta 2019an neskatoa lerroak merkaturatu ondoren, Scalpers nazioartean ospe handia duen Espainiako retail modaren operadore nagusietako bat bihurtu da, 300 salmenta-puntu fisiko baino gehiago baititu mundu osoan.
Donostian hiru establezimendu daude: Askatasunaren hiribidea 18 (Man, Woman, Tayloring), Askatasunaren hiribidea 14 (Kids) eta Garbera merkataritza-gunea (Man, Woman, Home).
Realarentzat harro egoteko modukoa da Scalpers markarekin elkarlanean jarraitzea eta bere arropa moderno eta dotorea jantzi ahal izatea.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin