Realak Europa League-n formatu berria estreinatuko du. Champions Leagueak, Europa Ligak (talde txuri-urdinak jokatuko du) eta Conference Leagueak aldaketa garrantzitsuak izango dituzte 24-25 denboraldian. Hona hemen aldaketa nabarmenenak:
ESTRUKTURA BERRIA
- ‘Multzoen fasea’ ‘ligako fasea’ deituko da, eta ligaxka bakarra izango da, lehiaketan parte hartzen duten 36 klubek osatua (lehen 32 talde ziren).
- Klub bakoitzak 8 partida jokatuko ditu ‘ligako fasean’ (lehen 6 talde ziren). Lau partida Reale Arenan eta beste lau etxetik kanpo.
- Zozketatik 8 aurkari desberdin aterako dira. 36 klubak 4 ontzitan banatuko dira, UEFA koefizientearen arabera ordenatuta, eta klub bakoitzak bonbo bakoitzeko bi aurkarien aurka neurtuko ditu indarrak (aurkarietako bat etxean eta bestea etxetik kanpo).
- Ligaxkako lehenengo 8ak zuzenean sailkatuko dira final-zortzirenetako kanporaketarako, eta kanporaketa joan-etorrikoa izango da. Itzulerakoa etxean jokatuko dute.
- ‘Ligako fasean’ 9.etik 24.era bitartean sailkatzen diren taldeen artean playoffeko kanporaketa bat jokatuko da (joan-etorrikoa) final-zortzirenetara sartzeko.
- Playoffetako txanda honetan, 9. eta 16. postuen artean geratzen diren taldeak multzo-buru izango dira, eta, beraz, 17. eta 24. postuen artean dagoen talde baten aurka jokatuko dute, eta itzulerako partida serie-buruaren etxean jokatuko dute.
- ‘Ligako fasean’ zozketak ezin izango da liga bereko taldeekin parekatu; playoffetako kanporaketatik aurrera, bai.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin