NAZIOARTEKO TXAPELKETA

Igandean ezagutuko dira azken bi infantil taldeak

13 urtez azpiko mailan Nazioarteko Real Sociedad Txapelketaren kartela osatuko duten konbenitutako bi kluben izenak igandean ezagutuko ditugu. Urtarrila hasieratik Gipuzkoako hainbat zelaietan jokatu da aurreko fase hau eta igandean amaituko da. Honeraino hamabi talde iritsi dira (Billabona, Lagun Onak, Vasconia, Zumaiako, Beasain, Lengokoak, Sanse, Anglet, Urola, Lazakao, Anaitasuna eta San Marcial). Hauek, lau taldetan banatuta, goizeko 10:00etatik 15:00ak arte partidak jokatuko dituzte Zubietan. Multzo bakoitzeko lehen taldeen artean azken partida bat jokatuko dute eta bi neurketa horien irabazleek Nazioarteko Real Sociedad Txapelketa jokatzeko txartela lortuko dute. 

JARDUNALDIKO ORDUTEGIA


Zubietara sartzeko gomendioak

Ibilgailuen sarbide guztiak Zubietako goiko sarreratik egingo dira (Z7). Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da. Errepidea itxita egongo da Mercabugatiko gasolindegiko biribilgunetik hipodromorantz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!