Sansek garaipen garrantzitsua lortu du gaur Zamudion. Muguruza (2) eta Jauregiren golek Sanseren goruntzko norabidea mantentzea ahalbidetu dute.
Partida hasiera bikaina izan da, lehen ordu laurdenerak bi gol sartu baititu. Mugurazak egin du lehena eta Jauregik bigarrena. Partida lasaia izango zela zirudien baina etxekoek berehala gola egin eta markagailua estutu dute. Atsedenaldiaren aurretik Muguruzak berriro gola egin du lasaitasun handiagoa emanez txuri-urdinei.
Bigarren zatian etxekoek bultza egin dute, ez baitzuten ezer galtzekorik. Horrela, bigarren gola egin dute penaltiz. Sufritu egin du Sansek azken minutuetan baina sendo mantendu da puntuak etxera ekartzeko.
Gipuzkoarrak goruntz darraite eta datorren astean derbi polita dute aurretik. Bilbao Athletic jasoko dute Zubietan.
Fitxa teknikoa
Zamudio: Barandiaran, Garmendia, Etxaniz, Celador, Franco, De Eguino (Urcelay, min.32), Huidobro (Lozano, min.78), Larrazabal, Imaz, Barahona, Garmendia (Sarriegi, min.81).
Sanse: Zubiaurre, Ibarbia, Lapeña (Ugarte, min.78), Le Normand, Rodrigues, Zubeldia, Guevara (Olaizola, min.85), Muguruza, Sangalli, Merquelanz, Jauregi (Gorostidi, min.73).
Golak: 0-1: Muguruza, min.6; 0-2: Jauregi, min.13; 1-2: Barahona, min.19; 1-3: Muguruza, min.39; 2-3: Imaz, min.61;
Epailea: Herrero. Txartel horiak: De Egino, Barahona, Urcelay, Etxaniz eta Sarriegi, eta Lapeña eta Sangalli.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin