Larunbatean sinadura ekitaldia traoré eta txurdinekin

Iparraldetik gertuago

Realak kolaborazio akordioa itxi du INTERSPORT kirol establezimendu-katearekin, Iparraldean duen presentzia komertziala indartzeko helburuarekin. Saltoki horretan, oraingoz Baionakoan, Realaren merchandising eta produktuekin salgune bat jarriko da, eta bertan, Iparraldeko erabiltzaileek gure artikuluen aukera zabala izango dute.

Datorren larunbatean, 11:00etatik 12:30era, korner honen inaugurazioa egingo da Baionako INTERSPORT establezimenduan. Eta salbuespenezko gonbidatu batekin estreinatuko dugu: Hamari Traoré. Jokalari txuri urdinak inauguratuko du atal hau dendan, eta bertan autografoak sinatuko dizkie Realaren produktuen gunetik hurbiltzen diren bezero guztiei.

Gainera, Txurdin ekitaldira joango da inaugurazioa girotzeko eta bertaratzen diren guztiekin batera primeran pasatzeko. Beste jarduera batzuk ere izango dira, haurrek goizaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Horrela, klubak Iparraldekin harremanak sendotu nahi ditu, iraganean, orainean eta etorkizun txuri urdinean funtsezkoa den lurraldearekin. Hemendik aurrera, lurralde honetako zaleek oraindik gertuago izango dute euren talde gogokoenaren produktu asko eskuratzeko aukera.

Bertara joan nahi duten guztientzat, INTERSPORT denda Baionako Rue Raoul Perpere kaleko 1. zenbakian dago. Zure zain gaude!

En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: [email protected]. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!