MVP azaroa eta abendua

Irunen ikusiko dugu elkar!

Asteazken honetan, urtarrilak 15ean arratsaldeko 18:00etan, Mendibil Iruneko Super BM Netto-n bisita bikoitza izango dugu. Bertan Willian Jose eta Alex Remiro egongo dira, hau da, azaroko zein abenduko MVP-en irabazleak. Bi jokalari hauek izan dira boto gehien jaso dituztenak gure webgunean erregistratuak dauden zaleen artean.

Miren García de Andoin eta Miren Jaione Garbizu izan dira, boto-emaile guztien artean, sarien irabazleak. Beraz, jokalarien eskutik taldearen kamiseta jasoko dute eta baita gure babeslea den BM-ren 100 euroko txekea ere. Zale guztiak gonbidatuak zaudete asteazkenean Mendibileko Super BM Netto-n arratsalde zoragarria pasatzera.

Funtzionamendua

Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!