Gure belar hockeyeko taldeak garaipena lortu du Junior CFren aurka, Iberdrola Ligako bigarren sailkatua, gaur eguerdian Bera Beran jokatu den partida 3-2 gaindituz. Txuri urdinak indartsu sartu dira norgehiagokara, ligan porrot bakarra jaso duen talde baten aurka garaipena lortzeko asmoz. Partidako lehen gola bigarren laurdenean iritsi da Veronika Decsyovaren bitartez.
Kanpokoek buelta eman diote Anna Gil eta Mariona San Joseren golekin. Hala ere, Jorge Perezen taldeak ez du amore eman eta, norgehiagoka estutu denean, markagailua irauli du. Maider Altunak korner penaltiz berdindu du partida eta garaipenaren gola Emilia Garciaren eskutik iritsi da. Emozioz beteriko neurketa ikusgarria izan da. Datorren astean RC Polo bisitatuko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin