Sansek Gimnástica Segoviana CF hartuko du Zubietan larunbat honetan. Txuri-urdinak modu zoragarrian bueltatu ziren garaipenaren bidera aurreko jardunaldian, Real Unión Club taldearen aurka jokatutako derbian bost eta huts irabazi ondoren. Kanpoko taldeak, bestalde, puntu bat lortu zuen joan den astean Sestao River Club taldearen aurka (0-0) eta ligan hiru berdinketa lortu ondoren garaipena bilatuko du neurketa honetan. Erronka berria Sergio Franciscoren mutilentzat, zaletuen aurrean play-off postuetan finkatzea bilatuko dute eta. Aupa Sanse!
REAL C - CD ALFARO (IGANDEA, 18:30)
Gure hirugarren taldeak CD Alfaro hartuko du igandean. Óscar Fernándezen mutilek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten aurreko asteburuan, CD Teruel taldearen aurka jokatutako partidan (3-1). Txuri-urdinek lortu dituzten bi garaipenak etxean iritsi dira eta hirugarrena bilatuko dute neurketa honetan. Kanpoko taldeak, bestalde, bi garaipen jarraian lortu ditu ligan eta momentu onarekin jarraitzen saiatuko da Zubietara egingo duen bisitan.
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:30 Infantil Txikia - Pasaia KE (RSTV)
13:00 Infantil Gaztea - SD Eibar (RSTV)
17:30 Emakumezkoen B Taldea - Racing Féminas (RSTV)
Igandea:
10:30 Infantila - Urnieta KE (RSTV)
16:30 Easo - Cultural de Durango (RSTV)
18:30 Real C - CD Alfaro (RSTV)