Juanjo Arregi emakumezkoen taldeko entrenatzaile berria izango da. Urnietako da eta aurretik Euskal Selekzioaren entrenatzailea izan da. Bi denboraldiko kontratua sinatu du. Beste entrenatzaileak ondorengo egunetan azalduko dira.
Juanjo Arregi (Urnieta, 1964), Zubietara iritsi da Euskal Selekzioko entrenatzaile izan ondoren. Euskal Selekzioko entrenatzaile izanda gure jokalariak ezagutzeko aukera izan du. Aurretik 18 eta 12 urtez azpiko Euskal Selekzioko entrenatzailea izan zen. 2012-13. denboraldian Añorga KKE zuzendu zuen eta Bigarren Mailako txapelduna izan zen. Lehenik Urnieta KE taldeko entrentzailea izan zen.
"Poztasuna eta ardura"
Realeko entrenatzaile berriak Real Sociedad TV-rekin hitz egin du: “Poztasun handia da Realeko lehen taldea zuzentzea. Ondorioz, ardura handia izango da”, azaldu du. “Entrenatzaile bezala nire erronka handiena izango da. Liga Iberdrola gero eta liga indartsuagoa da”.