LANKIDETZA HITZARMENA

Kirol nutrizioari buruzko hitzarmena indartu du PiLeJek

Realak lankidetza hitzarmena egin du PiLeJe laborategiarekin kirol nutrizioari buruz duen hitzarmenarekin bat egin dezan. Horrela, PiLeJe laborategiak berrikuntza gastronomikoko erreferenteetako bat den Mugaritz erakunde txuri urdinaren eta AZTI ikerketa zentro ospetsuaren artean dagoen sinbiosia indartuko du.

Banakako nutrizio osagarrietan aditua, PiLeJe laborategiak hamarkada batzuk daramatza goi mailako kirolariei laguntzen, haien ibilbideko etapa guztietan, haien eguneroko kirol praktika optimizatzeko. Laborategi ospetsu honekin lankidetzan hasteak ikerketari mesede egingo dio, espezialista bat egongo baita eta espezialista horrekin 2022tik Aztirekin eta Mugaritzekin batera egiten ari den lanaren irismena, garrantzia eta ospea handiagoak izango baitira.

Kirolariaren errendimendua optimizatzea

“Duela hogeita hamar urtetik, PiLeJe laborategia pertsona bakoitzaren osasuna mantentzeko misioarekin konprometituta dago. Nekea, estresa, digestioko molestiak edo lo egiteko zailtasuna.... osasunaren tarteko estadioak iradokitzen dituzten zeinuak dira, eta horiek kontuan hartzen ez badira pertsona bakoitzaren ongizatean eragina izan dezakete”, azaldu du Renaud Pradierrek, PiLeJe Espainiako zuzendari nagusiak.

“Banakako metodologia baten bidez eta kirolariak inguruan duen mediku taldearekin lankidetzan, PiLeJek bere esperientzia guztia erabiltzen du kirolarien behar espezifikoetara egokitu eta osasunerako soluzio osagarriak eskaintzeko, errendimendua optimizatzen eta osasun ona mantentzen laguntzeko”, gaineratu du Pilar Casanovasek, PiLeJeJeko scientific communication managerrak.

“Gure behar guztiei erantzuten die”

Mikronutrizio eta mikrobiotako esperientziei esker, PiLeJe laborategiak nutrizio osagarri ugari garatu ditu, kirolariei erantzun espezifikoa eskaintzeko.

“Urteak daramatzat PiLeJen osasun soluzioak erabiltzen egunurekoan futbolariekin. Europako laborategi ezaguna da, eta kalitate handiko nutrizio osagarriak eskaintzen ditu. Gama oso zabala da eta gure behar guztiei erantzuten die. Oso pozik gaude egunerokoan erabiltzeaz”, azpimarratu du Virginia Santestebanek, Realeko nutrizionistak.

Hitzarmenaren hiru ardatzak

Kirol nutrizioa da gehien berritzen den adarretako bat, eta entrenamenduak berak duen antzeko garrantzia du. Elikadura zaintzeak lesioak prebenitzen ditu, muskuluen errekuperazioan laguntzen du eta, zalantzarik gabe, errendimendua hobetzea dakar.

Lankidetza hitzarmen honen eskutik, zeinarekin PiLeJe laborategiak bat egin duen, klub txuri urdinak kirol nutrizioan aurrera egiten jarraituko du, kirol nutrizioaren garrantzia funtsezkoa izaten jarraituta, orain arte bezala. Hauek dira gure profesionalek Mugaritzekin, AZTIrekin eta, orain, PiLeJe laborategiekin ere batera landuko dituzten hiru ardatzak:

- Heziketaren eremua:

Osasunaren eta ohitura osasungarrien inguruko kultura sortzea, hurbileko eta kalitatezko produktuekin. Oinarri futboleko futbolari eta senideekin tailerrak, hitzaldiak eta topaketak egingo dira, eta Gipuzkoako klub guztientzat ere eskaini ahal izango da. Realak erreferente izan nahi du bere lurraldean elikadura ohitura eta praktika onak ezartzen laguntzen.

- Berrikuntza:

Mugaritzekin lankidetzan: elikagai berriak garatzea (errezetak, elikagaiak eta/edo nutrizio gehigarriak), futbolarien behar nutrizionalak asetzeko eta, gainera, begirada gastronomiko bat txertatuta, ikuspegi hedonista batetik ahosabaia ere asetzeko. Elikagaiak ahoratzeko unea plazer eta gozamen une bihurtzea.

- Doitasunezko nutrizioa:

AZTI ikerketa-zentroarekin batera: futbolarientzako elikadura planak eta elikadura osagarrien planak garatzea, banaka, haien egoera nutrizional orokorrarekin, egoera hormonalarekin eta oxidazio eta inflamazio zelularrarekin lotutako analisi sakonetan oinarrituta, bai hesteetako mikrobotaren egoerarekin lotuta ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!