Athletic Club, Real Sociedad, CA Osasuna, Deportivo Alaves eta SD Eibarko presidenteek bost kluben arteko norgehiagoketan bisitariek sarrera prezio bera izatea adostu dute gaur goizean, kluben arteko giro ona bultzatu eta zaleen desplazamendua erraztu asmoz.
Hala, bost klubek elkarren aurka jokatuko dituzten neurketetan kanpoko zaleek 25 eurotan erosi ahalko dituzte sarrerak. Salgai jarriko den sarrera kopurua futbol zelai bakoitzaren ezaugarrien eta lekuaren araberakoa izango da.
Aitor Elizegi, Jokin Aperribay, Luis Sabalza, Alfonso Fernandez de Troconiz eta Amaia Gorostizak gaur goizean hartu dute erabakia Anoetako futbol zelaian egin duten bileran, eta etorkizunean jarraipena emateko konpromisoa erakutsi dute. Hitzarmenak asistentzia eta zaleen arteko giro ona bermatzea du helburu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin