REAL SOCIEDAD-DEPORTIVO ALAVÉS (19:00)

Larunbateko lagunarterako sarreren informazioa

Reala eta Alavesen arteko lagunarterako eskaera guztiak (larunbata, 19etan) onartu dira. Oraingoz, 4.200 bazkide joango dira zelaira etxerako itzuleran. Autoritateek ezarritako kopurua gainditu ez denez, eskaera epea ostiraleko 12:00ak arte luzatzea erabaki da.

Beraz, formularioa irekia jarraitzen du eta HEMEN eska dezakezu zure sarrera. Ostiral arratsaldean jakinaraziko zaie izena eman duten zale berrie beren sarrera eskuratzeko eraman beharko duten prozedura.

Nola lortu dezaket sarrera?

4.200 bazkide hauek mezu elektroniko bat jasoko dute gaur arratsaldean zehar, sarrera kudeatzeko argibideekin eta informazio gehigarriarekin. Begiratu, badaezpada, Spam ontzia, zure postako sarrera ontzian aurkitzen ez baduzu. Beheko textuan, sarrera lortzeko eman beharreko pausoak aurreratzen dizkizugu.

1- Sartu hemen sarreren plataforman sartzeko: https://ticketing.realsociedad.eus/open#/eventshome
2-  Behin plataforman zaudela, bete eskatutako datuak (ID bazkidea eta lehen abizena maiuskulaz).
3- Aukeratu zure tokia eskuragarri dauden eserlekuen artean. Zure ohiko tribunako eserleku bat aukeratu beharko duzu,

Beheko Tribuna Nagusiko bazkideen kasuan izan ezik, hauek Goi Tribuna Nagusiko edo Ekialdeko Tribunako eserleku

bat aukeratu ahal izango baitute.

4-  Eserleku horretara joango den pertsonaren datuak bete (ez du zertan bazkidea izan behar). Sarrera hori izenduna eta besterenezina izango da.

5- Prozesua osatu eta mezu elektroniko bat jasoko duzu sarrerarekin (begiratu zure Spam ontzia, aurkitzen ez baduzu)

6-  Ez ahaztu sarrera hau zelaian bertan aurkeztea (inprimatuta edo mugikorrean).

KLIKATU HEMEN OSASUN NEURRIAK ETA GOMENDIOAK IRAKURTZEKO

AS Monaco taldearen aurkako lagunarterako formularioa aktibatuta

Jada, eskura duzu Realak uztailaren 28an Reale Arenan jokatuko duen bigarren lagunarterako sarrera eskatzeko formularioa. Aurkaria AS Monaco izango da eta 18:00etan jokatuko da. Gure bazkideak bakarrik joan ahal izango dira.

Klikatu hemen formularioa osatzeko 

Klikatu hemen informazio gehiagorako 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!