Barakaldo 1-2 Sanse

Laugarrena jarraian

Sansek laugarren garaipena jarraian lortu du Barakaldo mendean hartu ondoren Lasearren. Harrobiko taldeak Vitoriaren lehen gola irauli du bigarren zatian. Txuri-urdinak guztiz nagusi izan dira bigarren zatian eta izandako gol aukerak aprobetxatu dituzte. Merquelanz, urruneko jaurtiketa batekin, eta Olaizolak, aldaratze batean, hiru puntuak berretsi dituzte. Taldeak azken hilabetean daraman bolada ezinhobea da.

Neurketa erritmo handiarekin hasi da eta bi taldeek arerioaren atea bilatu dute dudarik gabe. Etxekoek abantaila lortu dute hamargarren minutuan Vitoriaren golari esker. Txuri-urdinek erantzuna bilatu dute eta jokaldi azkarren bidez arriskua sortu dute, baina ezin izan dute asmatu azken metroetan. Bizkaitarrek bigarren gola sartzeko aukerak izan dituzte. Aldiz, Giralt seguru aritu da gola saihesteko eta Sanse berriro ere saiatu da Sangalliren ezkerkada batekin. Kanpora joan da.

Gipuzkoarrek intentsitate handiarekin hasi dute bigarren zatia eta berdinketa bilatu dute. Jauregik ezin izan du Merquelanzen erdiraketa errematatu. Hala ere, ondorengo minutuetan Merquelanzek, urruneko jaurtiketa baten bidez, berdinketa ezarri du markagailuan. Txuri-urdinek gehiago nahi izan dute eta garaipena bilatu dute. Ordu laurdena baina gutxiago falta zenean bigarren gola iritsi da. Ibarbiaren erdiraketak langan jo du eta Olaizolak aldaratzean hiru puntuak lortu ahal izateko gola sartu du.

Sanseren bolada ezinhobeak ez du etenik eta gipuzkoarrek laugarren garaipena jarraian batu dute. Harrobiko taldea 47 punturekin kokatzen da sailkapenean. Hurrengo jaurdunaldian Sestao River jasoko du etxean.


Fitxa teknikoa

Barakaldo: Gaizka, Juaristi, Iru, Etxeba, Izquier, Deco, Galder, Oca (Iriondo, min.46), Alain (Alday, min.69), Txotxe (Yurrebaso, min.83), Vitoria.

Sanse: Giralt, Ibarbia, Le Normand, Ugarte, Arrieta, Guevara, Gorostidi, Muguruza (Lapeña, min.90), Sangalli (Calvillo, min.83), Merquelanz, Jauregi (Olaizola, min.72).

Golak: 1-0: Vitoria, min.11; 1-1: Merquelanz, min.53; 1-2: Olaizola, min.76.

Epailea: Arias Rodriguez. Txartel horia erakutsi die etxeko Deco, Oca, Galder eta Izquiereri eta kanpoko Merquelanz, Giralt, Ibarbia eta Lapeñari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!