Ligan, garaipenaren bila

Realeko gizonezkoen atletismo taldeak Ohorezko mailako ligako lehen jardunaldian parte hartuko du larunbatean, Iruñean. Talde txuri-urdinak Grupompleo Pamplona Atletico, Intec-Zoiti eta SG Pontevedraren aurka neurtuko ditu indarrak

Ohorezko mailako kluben liga hiru jardunalditan jokatuko da. Lehen eta bigarren jardunaldietako puntuak gehituta, titulua lortzeko zein zortzi talde arituko diren lehian eta jaitsiera saihesteko zein zortzi talde arituko diren borrokan jakingo da. Ligako lehen jardunaldi hau talde eta proba bakoitzeko bi atletekin garatuko da. Irabazleak lau puntu lortuko ditu, hiru lortuko ditu bigarrenak, bi lortuko ditu hirugarrenak eta bat lortuko du laugarrenak. 16 dira Ohorezko mailako partaideak.

Gure taldearen helburua garaipena lortzea da, bigarren jardunaldira lanaren zati handi bat eginda iristeko, eta, horrela, titulua lortzeko finalean egoteko aukera handiak izateko.
Lehiaketa ateak itxita jokatuko da eta hau da Realak aurkeztuko duen taldea:

100: Octavian Mihail Romanescu eta Ibai Serrano

200: Alberto Muñoz eta Asier Fernández

400: Adrián Rocandio eta Itoitz Rodríguez

800: David De Blas eta Pablo Muñoz

1.500: David Lorenzo eta Jorge Torre

3.000: Pablo Quijada eta Aitor Etxeberria

5.000 martxa: Mario Sillero eta Markel Gutiérrez

110 metro hesiak: Igor Legarda eta Javier Colomo

400 metro hesiak: Iñigo Rodríguez eta Julen Díaz

3.000 metro oztopoak: Moha Bakkali eta Llorenç Esteve

Altuera: Eneko Larrea eta Asier Corthay

Pertika: Istar Dapena eta Iñigo Ugena

Luzera: Asier San Sebastián eta Eneko Carrascal

Jauzi hirukoitza: Eneko Carrascal eta Asier San Sebastián

Pisua: Dani Pardo eta Gari Garmendia

Disko jaurtiketa: Filipe Fernandes eta Dani Pardo

Mailua: Aitor Urkia eta Servando Rivas

Xabalina: Odei Jainaga eta Rafa Baraza

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!