Macronek Realaren babesle teknikoa izaten jarraituko du. Italiako markak eta talde txuri urdinak beste bost denboraldirako luzatu dute akordioa, eta 2026ra arte jarraituko dute elkarrekin, 2018/2019 denboraldian hasitako aliantza indartuz.
"Macronen eta Realaren arteko harremanari eta akordio berri honi esker epe luzerako plangintza egin ahal izango dugu eta taldearentzat eta zaleentzat beste produktu berri batzuk garatzea posiblea izango da. Klubeko eta Euskal Herriko kide izatearen sentimendua oso handia da Realeko zaleen artean", nabarmendu du Macronen arduraduna den Gianluca Pavanellok.
"Oso pozik gaude akordioa luzatu ahal izan dugulako. Bi urte daramatzagu Macronekin eta harremana oso ona izan da orain arte. Macronek Realaren filosofia ulertu du eta gure nortasuna errespetatzen daki. Oso pozik gaude. Oso ona izan zen haiekin harremanetan hastea, eta pozgarria da guretzat elkarrekin lan egiten jarraitzea. Kalitatezko jantziak ematen dizkigute, diseinuak alde batera utzi gabe", esan du Jokin Aperribayk akordio berria sinatu ostean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin