URTARRILAREN 2KO DRAFT: "EA FC24" TXAPELKETA, GURE BIGARREN JOKALARIA AUKERATZEKO

‘Made in Gipuzkoa’ gamerra bilatzen

Badator ‘LALIGA FC Pro’-ko denboraldi berria, eta eSports atalak beti ilusioa pizten duen eta horretarako gai sentitzen garen lehiaketa bat prestatzen jarraitzen du, are gehiago Kilian Pita bezalako jokalariarekin, sektore honetan Zidane10 bezala ezagutzen dena.

Baina gure gamer gogokoena ez da bakarrik egongo. Lehiaketak 1x1 modalitatean jokatzen diren arren, Realak eSportseko atala indartu nahi du. Horretarako draft bat egingo du urtarrilaren 2an.

Deportivo Alavesen aurkako partidaren atarian, ‘EA FC24’ txapelketa presentziala egingo da LG Gaming aretoan, LALIGA FC Proko bigarren gamer txuri urdina hautatzeko helburuarekin. Kanporaketa formatuan jokatuko da eta parte-hartzaileen artean Realeko eta LG Electronics-eko sari ugari banatuko dira.

‘Fitxaketa berria’, finalerdien ondoren; finala, estadioaren barruan

Behin finalerdietara iritsita, Keler Espazioko Fan Zonen bertan, eSports ataleko arduradunak EA FC24ko fitxaketa berria iragarriko du, eta ez da nahitaez behin betiko kanporaketetara iritsi den jokalaria izango. Amaiera gisa, finala Reala Zuzenearen eszenatokian jokatuko daleen taldearen partidaren aurretik.

Klikatu HEMEN formatua, izena emateko baldintzak eta oinarri arautzaileak kontsultatzeko

LG Electronics-ek promozio berezi bat aktibatu du Realzale Programaren online denda esklusiboan.

- % 50erainoko zuzeneko deskontua abendua amaitu arte.

- Urtea amaitu arte, azken zenbatekoaren % 15 Realzale Programako puntu bihurtuko da.

Familia txuri urdinarentzat bakarrik den online dendara sartu ahal izateko, aldez aurretik gure webgunean erregistratu beharko duzu eta, prozesu hori bete ondoren, beheko lerroetan uzten dizugun estekan klik egin beharko duzu. Esteka hori Realzale Programaren atalean ere aurkituko duzu.

Sakatu HEMEN gure webgunean erregistratzeko

Sakatu HEMEN eta sartu LGren abantaila hauetan Realzale Programatik

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!