XXXV NAZIOARTEKO REAL SOCIEDAD TXAPELKETA

Maila altuko beste edizio bat

Vídeo

Aste Santu bakoitzero bezala, Zubietako instalazioak harrobiko futbolaren erdigune izango dira. Beste urte batez goi mailako klubak bilduko dituena, eta bere harrobia zaintzeagatik azpimarratuak direnak. Larunbata 20ean hasiko da txapelketa eta astelehena 22an jokatuko dira finalak.

Aurkezpenean Joseba Ibarburu presidenteordea eta Txapelketaren antolatzaile den Real Sociedad Fundazioko Patronatuko kidea; Oianko Choperena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Burua, eta Luki Iriarte, Realeko Harrobiko Futboleko Zuzendaria izan dira.

Nazioarteko Txapelketak azken urtetako formato arrakastatsuarekin jarraitzen du, Zubietan jokatuko da eta bi kategoriatan banatu: 17 eta 13 urtez azpikoak. Real Madrid, FC Barcelona, Lille OSC, Independiente del Valle, CA Osasuna, Sporting de Gijón eta RC Celta de Vigoz gain, Realeko bi klub konbenitu ere arituko dira, Ordizia KE eta EDF Logroño hain zuzen ere. Ohi bezala, Realeko abonatuek doan ikus ahal izango dituzte partida guztiak. Gainontzeko zaleek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eskubidea izanik txapelketako partida guztiak ikusteko, asteleheneko finalak barne, ETB 4k zuzenean eskeiniko dituenak (13 urtez azpikoa, 11:30 / 17 urtez azpikoa, 12:30). 

Formakuntza hitzaldiak

Nazioarteko Txapelketa aprobetxatuz, Realeko zenbait areatako arduradunek hitzaldiak emango dituzte Zubietako instalakuntzetan ostiral arratsaldean eskainiko dituzte. Imanol Ibarrondo (egitura emozionala), David Casamichana (egitura prestatzailea), Luis Llopis (egitura tekniko-taktikoa) eta Iñaki Ulloa (Analisiaren egitura) izango dira hitzaldia emango dutenak. Hitzaldi hauetara joateko izen eman hemen: [email protected] edo 943-376035 telefonoan.

 

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/37786ea1-d9a4-4343-a923-8afedbfcf142.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!