Realak Madrilera bidaiatuko du denboraldiko erronka handienetako bati aurre egiteko. Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak larunbat honetan 16:00etatik aurrera jokatuko den neurketan.
Txuri-urdinak momentu onean iritsi dira partida honetara, 4 garaipen jarraian eta bi ate hutsean pilatuta, baina aurrean duten erronkaren jakitun dira. Koltxoneroek, ordea, ez dute porrotik jaso denboraldi honetan, eta maila altuko aurkarian bilakatu dira. Sanchez Vera entrenatzaileak prentsaurrekoan azpimarratu duenez, "Atleticok bi aurrerapauso eman ditu denboraldi honetan. Oso exijentea izango da... pozik gaude garapenarekin. Taldea ondo dago, eta hazten jarraitzen dugu".
BIGARREN TALDEA
Gorka Alvarezen taldea etxera itzuliko da Europa historikoaren aurka aurreko asteburuan garaipen bikaina lortu ondoren. Aste honetan, dinamika berean jarraitu nahi dute Pradejonen aurka garaipena lortuta Zubietan, larunbat honetan, 12:30ean jokatuko den partidan.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin