INFORMAZIO ERABILGARRIA

Meeting point Belgraden

Reala ere ez da bakarrik egongo Belgraden. Ehun zale baino gehiago iritsiko dira Serbiako hiriburura bihar Maccabi Tel-Aviven aurka jokatuko dugun Europa Leagueko partidan gure taldea animatzeko. Desplazatzen den pertsonetako bat bazara, hemen uzten dizugu informazio erabilgarria:

- Meeting pointa ‘Studentski Trg’-en (ikasleen Plazan) egongo da, Belgradeko gune bizienetako batean.

- Meeting point-etik estadiora eta alderantziz joateko, tokiko agintariek trolebusean joatea aholkatzen dute, zehazki 41. lerroarekin, puntu horretatik 5 minuturo irteten dena eta zelaira 10-15 minututan gutxi gorabehera iristen dena.

- Estadioaren inguruan izango diren segurtasun-fluxuak eta erregistroak kontuan hartuta, aldez aurretik joan zelaira.

- Estadioko ateak 17:15etan irekiko dira. NAN edo pasaportea eskatuko da sartzean. Gure zaleek H atetik sartu beharko dute. Kontrol zorrotzak egongo dira, eta sarrera inskribatuen zerrendarekin bat datorren egiaztatuko da.

- Baimenik gabeko objektuak ezin izango dira sartu futbol zelaian (partidaz kanpoko bereizgarriak, A4tik gorako poltsak eta motxilak, kanpoko bateriak, ordenagailu eramangarria, janaria, edari alkoholdunak, beirak...). Bestela, araudia betetzen ez duten pertsonekin diziplina-neurriak hartuko direla azpimarratu dute tokiko agintariek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!