Realaren defentsa-errendimendua ez da oharkabean pasatu gure zaleentzat, eta horren erakusgarri izan da MVParen aukeraketa. Alex Remiro izan da urtarrileko futbolaririk nabarmenena gure zaleentzat. "Indartsu gaude, sendo, ez digute abagune askorik sortzen, eta lasai egon behar dugu, argudioak soberan baititugu golak berriz sartzeko", ziurtatu du atezain txuri urdinak.
Asteazkenean, BM Supermerkatuen saria banatu zen, ekintzaren kolaboratzailea. Marka horretako arduradunekin batera, Remirok MVP garaikurra jaso zuen, eta Laura de la Calle bazkideak, bere familiarekin batera, bere kamiseta eta 100 euroko erosketa-bonua jaso zituen BM Supermerkatuetako edozein dendan trukatzeko.
Funtzionamendua:
Partida bakoitzaren ondoren, MVPren bozketa irekitzen da. Behin epea amaituta, boto gehien jaso dituzten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, zenbaketa orokorrean, hainbat jokalariren arteko puntukako berdinketaren kasuan, futbolari bakoitzak jasotako boto kopurua kontuan izango da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin