Sanse denboraldi bikaina egiten ari da. Behin kurtsoaren erdia gaindituta, gure bigarren taldea laugarren da taulan (play-offeko postuetan) meritu handiz. Oso futbol erakargarria eginez eta heldutasun handiz lehiatuz zelai zailetan, Imanol Alguacilenak filial guztiek dituzten zailtasunak (gaztetasuna, heldutasun falta, esperientzia eza…) gainditzen ari dira modu onez.
Real Sociedad TV-k entrenatzaile txuri-urdinarekin hitz egin du. Honek ondokoa azpimarratu du: “Arerio helduagoen aurka oso modu onean ari gara lehiatzen. Oso erregularrak izaten ari gara zentzu horretan eta hori oso positiboa da, baina helburua jokalariak %200era egotea da lehen taldeak beren beharra dutenean”.
Larunbatean, gainera, partida berezia dute, derbia Lezaman. “Etxetik kanpo oso lehiakorrak izaten ari gara eta orain arte bezala aritzen bagara, garaipenetik gertu egongo gara”, amaitu du Imanol.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin