REAL SOCIEDAD – BAYER 04 LEVERKUSEN (UZTAILAREN 29AN)

Partida bikaina, helburu handia

Uztailaren 29an, 18:00etan, ezin duzu galdu Realak Bayer 04 Leverkusenen aurka Reale Arenan jokatuko duen partida solidarioa. Partida handi batez gozatzeaz gain, guztion artean partida hori jokatuko dugu SPG50 gaixotasun arraroari aurre egiteko eta Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Elkarteari babesa emateko. 

Klub txuri-urdineko bazkideek sarrera doan izango dute eta estadiora sartzeko abonatu txartela aurkeztua besterik ez dute beharko. Gainera, partidara joaterik ez baduzu, senideei edo lagunei eman diezaiekezu txartela Realzale App-ren bidez. Ekitaldian parte hartzeko beste modu bat ere bada hori.

Bazkide-txartela ez duzuenok partidarako sarrerak Realaren webgune ofizialean eros daitezke dagoeneko. Sarrerak ez dira zenbakituak izango eta 20 euroko prezioan salduko dira. 14 urtetik beherakoek prezio bereziak izango dituzte, 10 eurotakoa.

0 lerroa: Columbus Fundazioa eta Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartean

Halaber, gaurtik aurrera dohaintzak egin daitezke 'Fila 0'-n, kontu honetan:

Kontzeptua: ¡Métele un gol al SPG50!

IBAN: ES73 0049 6668 3424 1628 2325

Bildutako dirua saiakuntza kliniko bat egiteko erabiliko da, 50 paraplejiko espastikorako (SPG50). SPG50 gaixotasun genetiko neurodegeneratibo suntsitzailea da, eta haur gutxi batzuei eragiten die. Eta bildutakoaren beste zati bat Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak haurren minbiziari buruz garatutako proiektuetarako izango da (terapia psikologikoa eta soziala, material ortopedikoaren mailegua, Donostiako harrera-etxea...).

Reale Arenan txuri-urdinek jokatuko duten aurredenboraldiko hirugarren partidu honetara etortzera animatzen zaituztegu, elkarrekin SPG50i gol bat sartzeko eta Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari ere laguntzeko! 

Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!