Atletismoko Errege Kopa

Podiumaren bila!

Real Sociedadeko atletismoko gizonezkoen taldeak denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako bat du larunbatean Valentziako pista estalian. Errege Kopan egongo dira gure mutilak. Espainiako zortzi talde onenak elkartzen dira urtero txapelketa honetan eta Realaren helburua podiumeko hirugarren lekura igotzea da.

Pasa den urtean, gure mutilek lortu zuten, eta arrakasta errepikatu nahi dute larunbatean Valentzian. Txapelketa hau irabazteko faborito nagusienak Playas de Castellon eta FC Barcelona taldeak dira.

Hau izango da Realak aurkeztuko duen taldea:

60 metro: Octavian Mihail Romanescu

200 metro: Alberto Muñoz

400 metro: Adrián Rocandio

800 metro: David De Blas

1500 metro: Jorge Torre

3000 metro: David Lorenzo

60 metro hesiak: Javier Colomo

Altuera jauzia: Carlos Cid

Luzera jauzia: Asier San Sebastián

Jauzi hirukoitza: Iñigo Uribarren

Pertika jauzia: Istar Dapena

Pisu jaurtiketa: Joseba Berasain

4x400: Adrián Rocandio, Gen Estaban San Millán, Itoitz Rodríguez eta Ibai Serrano

Arrospide eta Jainaga

Iraitz Arrospide Puerto Sagunton jokatuko den Espainiako maratoi erdiko txapelketan egongo da igandean. Distantzia honetako Munduko Txapelketarako plaza bat lortzea da bere helburua. Odei Jainagak, berriz, denboraldi honetako debuta egingo du Gasteizen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!