Bi urte ondoren Realeko atletismo sailak podiumera igotzea lortu du Kluben Ohorezko Mailan. Txuri-urdinek hirugarren postua lortu zuten larunbatean Sorian jokatutako frogan non Playas de Castellon garaile eta FC Barcelona bigarren izan ziren.
Hirugarren postua lortzeko borroka Itzela egin zuten gipuzkoarrek. Azken erreleboetara berdinduak iritsi ziren Fent Camí Mislata taldearekin. Bai 4x100 bai 4x400 metrotako frogetan gure atletek maila bikaina eman zuten eta, horrela, podiumeko azken postua lortuz.
Finalean, gainera, Istar Dapena pertika saltatzaileak Gipuzkoako errekorra hautsi zuen 5,40 metroko jauziarekin eta 4x400 metroko erreleboa (Itoitz Rodríguez, Gen Esteban San Millán, Adrián Rocandio eta Diego Cabello) klubaren errekorra lortu zuen 3:09.67ko markarekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin