Gure belar hockeyeko taldeak CH Sardineroren aurka galdu du gaur arratsaldean hiru eta biko emaitzarekin. Txuri-urdinek ondo hasi dute partida, intentsitate handiz eta penalti korner baten bidez, Federica Cartak lehenengoa sartu du. Minutu gutxira etxekoek berdinketa lortu dute eta, nahiko eztabaidatutako penalti korner batean, bigarrena sartu dute kantabriarrek atsedenaldira iritsi baino lehen.
Txuri-urdinak oso indartsu atera dira berriro partidara aldageletatik igaro ostean eta, hainbat aukera izan ondoren, Maider Altunak binako berdinketa lortu du. Gutxi iraun du poztasunak, etxekoek berehala erantzun baitute hirugarrena eginez. Gipuzkoarrek azken postuan bukatuko dute jardunaldia, baina bigarren itzuli osoa aurretik dute oraindik. Hurrengo jardunaldian, Bera Beran, UD Taburiente jasoko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin