Sansek 0-1 galdu du Zubietan UD Logroñesen aurka. Bi taldeek hainbat aukera izan dituzte garaipena lortu ahal izateko. Aldiz, kanpokoen zehaztasunak garailea erabaki du.
Txuri-Urdinen hasiera ona izan da. Lehen minututan bi aukera izan dituzte lehen gola lortzeko. Martinez Losak, buruz, oso gertu izan du lehena. Ondoren Olaizolak aukera berria izan du, baina burukada kanpora atera da gutxigatik. Kanpokoek hobeto amaitu dute lehen zatia. Zubiaurrek UD Logroñesen gola bi aldiz saihestu du.
Bigarren zatian bi taldeek garaipena bilatu dute. Arerioak aukera onena izan du berriro, baina Zubiaurrek errematea urrundu du. Errioxarrek partida estutu dute eta Pedro Martinezek, jaurtiketa indartsu baten bidez, gertu izan du gola. Kontraerasoan, neurketa amaitzeko hamar minutu falta zirenean, Rayco Garciak garaipenaren gola egin du.
Txuri-Urdinak 44 punturekin mantentzen dira sailkapenean. Hurrengo jardunaldian CD Vitoria izango da gipuzkoarren arerioa.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Aranbarri, Lapeña, Ezkurdia (Blasco, min. 67), Gorostidi, Veiga (Djouahra, min. 87), Thior, Lopez, Olaizola, Martinez Losa (El Haddadi, min. 76).
UD Logroñes: Martinez, Iglesias, Fernandez, Bobadilla, Saenz, Rodriguez, Salvador, Olaetxea (Santos, min. 85), Vitoria (Garcia, min. 67), Asencio (Martinez, min. 54), Andre.
Gola: 0-1: García, min. 80
Epailea: Saiz Perez. Txartel horia erakutsi die etxeko Veiga, Aranbarri eta Olaizolari eta kanpoko Bobadilla, Garcia y Saenzi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin