ERREGISTRATU REALZALE APP-EAN ETA ZOZKETAN PARTE HARTUKO DUZU

Premium Esperientzia bat bizi nahi duzu Europa Leaguen?

Europako gau handi horietako bat hurbiltzen ari den honetan, modu berezian bizitzeko eta sentitzeko aukera eskaintzen dizugu. Gure Realzale App-a deskargatzegatik eta erregistratzeagatik bi lagunentzako Premium Esperientzia baten zozketan sartuko zara AS Romaren aurkako itzulerako norgehiagokan (osteguna 16, 21:00etan).

Martxoaren 13a baino lehen App-a deskargatu eta bertan erregistratu eta identifikatu diren pertsona guztien artean (muga-ordua: 12:00ak) sarrera bikoitz hau zozkatuko da zapore europarra duen Hospitality zerbitzuaz gozatzeko, futbolarien irteera gertutik bizitzeko eta partidaren tentsioa modu pribilegiatuan sentitzeko, ia zelaiaren arrasean.

Realzale App-ean aldez aurretik erregistratuta dauden pertsonek (bazkideak, akziodunak, RS Fan, RS Laguna edo zaleak, oro har) bermatuta dute zozketan parte hartuko dutela.

Oinarri arautzaileak

Estadiorako sarbide digitala, gaurkotasuneko gauzarik nabarmenena, zuzenekoa eta partidako estatistikak, zure bazkide txartelaren eta Realzale Programan dituzun puntuen kudeaketa osoa, 360º bideoak, dendarako sarbide zuzena… eta laster nobedade gehiago, klik bakar batean dena izan dezazun.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!