2023 eLaLiga Santander abian da! Bihar debuta egingo dugu LaLigak eta Electronics Arts-ek (EA Sports) antolatutako lehiaketaren bosgarren edizioan. Aurten ere, emozio handiak izango ditugu eSportsen munduan, eta zehatzago FIFA 23an.
Kilian Pita kanariarrak, Zidane 10 (@z10kilian) izenez ezaguna dena eSportsen munduan, Ander Hipolito (@anderhipo15) donostiarra izango du lagun. Azken honek hirugarren urtez jarraian errepikatuko du kamiseta txuri-urdina defendatzen. Ilusioa pizten duen bikotea.
Debuta bi partidekin
Bihar hasiko da liga erregularra, bi multzotan banatuko diren 38 taldez osatua. Iaz bezala, Bihar Zidane 10-ren txanda izango da, 16:50etan UD Ibizaren aurka eta 21:20etan, Racing Santander taldearen aurka.
Liga erregularra apirilaren 18an bukatuko da. Apirilean etenaldi bat egongo da lehen lau sailkatuen artean Kopa jokatzeko eta maiatzean ekingo zaio berriro ligako azken faseari. Partida guztiak eLaLigako Twitch kanalan emango dira. Bihar, 16:50etan, gure txanda.
A multzoa: Real Sociedad, CA Osasuna, CD Lugo, CD Tenerife, Deportivo Alavés, Elche CF, Levante UD, RC Celta, RCD Mallorca, Racing Santander, Real Valladolid, Real Zaragoza, SD Eibar, SD Huesca, SD Ponferradina, UD Ibiza, UD Las Palmas, Valencia CF, Villarreal CF.
B multzoa: Albacete Balompié, Atlético Madrid, Burgos CF, Cádiz CF, CD Leganés, CD Mirandés, FC Andorra, FC Cartagena, Getafe CF, Girona FC, Granada CF, Málaga CF, Rayo Vallecano, RCD Espanyol, Real Betis, Real Oviedo, Sporting Gijón, Sevilla FC, UD Almería.
e-Reala Cup III
200 gamer baino gehiagok jokatu zuten asteburu honetan e-Reala Cup txapelketaren hirugarren edizioa, FIFAren 23 jokuan. Txapelketa honen atariko fasea ostiralean jokatu zen onlien moduan eta azken fasea atzo jokatu zen, LG Gaming-en. Txapelketa beste parte hartze arrakasta bat izan zen.




