Hegoalde hondoko birkokapena

Prozesu arrakastatsua

Hegoalde hondoko 5.377 bazkideak birkokatzeko parte-hartze prozesua amaitutzat eman du Realak. Denek, edo ia denek onartu dute klubak proposaturiko eserleku berria – 42 besterik ez dute erantzun email edo telefonoz. Hegoalde hondoko birkokatzeko abian jarritako parte hartze prozesua oso arrakastatsua izan da. Orotara abonatuen %98ak onartu du eserleku berria lehen eskarian, gainontzekoak berriz bigarrenean

Nahiz eta prentsaurrekoa eta formularioa Martxoan martxan jarri, bazkideen eserleku berriak egokitzearen prozesua Apirilaren 18an hasi zen. Bazkide bakoitzak eserleku berria onartu edo ezeztatu behar zuen hilabetea amaitu aurretik.

Realak eskerrak eman nahi dizkie abonatu guztiei parte-hartze prozesu honetan izandako jokaera eta portaerarengatik. Bidean eragozpenak izango ditugu, elkarrekin eta urratsez urrats joan behar dugu. Mila esker!

Anoetak izango duen birmoldaketaren albiste guztiak timeline honetan irakur daitezke.

https://www.realsociedad.eus/eu/i/estadio-berria


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!