Ereserkia

Reala ahots askoren batura da

Vídeo

Real pertsonengana eta pertsonentzat zuzendutako klub bat da, eta, horregatik, bere himnoaren bertsio berri bat egin du, zale guztiak omentzeko. Bertsio berrian ahots askoren batura entzun daiteke, Realaren himnoa koralagoa, anitzagoa eta inklusiboagoa izan dadin, eta zale guztiek kantatu dezaten animatzeko.

BILAKAERA TXIKI BAT DENONAGO IZANGO DEN HIMNO BATERAKO

Reala pertsonen klub bat da, eta pertsonentzat. Eta kluba ordezkatzen duten sinboloetako bakoitzak errealitate hori indartu behar du.

Realaren himnoaren egilea Ricardo Sabadie da, eta 1970ekoa da. Konposizioak 47 urte baino gehiago darama gure artean eta, gaur, ikurrarekin, banderarekin eta kamisetarekin batera, gure sinbolo handietakoa da.

Baina Reala ahots askoren batura da, eta, klubaren iritziz, himnoak ahots horiek guztiak ordezkatu beharko lituzke. Horregatik, aldaketa txiki bat egingo da himnoaren letran, inklusiboagoa eta pluralagoa izan dadin.

Emakumeen taldeek ere defendatzen dute Realaren ikurra, eta harmailetan gero eta emakume gehiago egoten dira, taldeak zelai barruan zein kanpoan hainbeste behar duen jokalari handi horren parte, “12. jokalariaren” parte.

Horregatik “Aurrera mutilak” esan ordez “Aurrera Reala” esateko unea da, izan ere, denok osatzen dugu Reala. Realekoak izateagatik eta defendatzeagatik harro dauden gizon-emakumeak.

ZALE ERREALEK INTERPRETATUTAKO MOLDAKETA MUSIKALA

Himnoa kantatzea errazteko, moldaketa musikal bat sortu da, a cappela kantatzeko bertsio bat, klubak horrela nahi lukeelako himnoa estadioan entzutea.

Moldaketa solemnea da, pausatua, gipuzkoar idiosinkrasiarekiko zintzoa izan nahi duelako. Bertsio geldoagoa eta koralagoa da, ahots hutsez eta taupada batez egina: jokalarien bihotzaren taupada, Gipuzkoa osoa defendatzera zelairatzen direnekoa. Eta zaleen bihotzarena, beren taldea jokatzen ikusten dutenekoa.

Grabaziorako deialdi ireki bat egin zen klubaren sare sozialetako jarraitzaile guztientzat, eta 25.000 bazkideei emailing bat bidali zitzaien. Aurkeztu eta prest zeudenen ahots guztiekin himnoa grabatu zen, 170 ahots nahastuta.

Emaitza Gipuzkoa osoan barna benetako zaleekin grabatutako bideo bat ere bada, kluba ahots askoren batura dela erakutsiz, eta himnoak errealitate hori biderkatu behar du, jokalarientzako hats bihurtzeko.

ELKARREKIN ENTZUTEKO HIMNO BATETIK ELKARREKIN KANTATZEKO HIMNO BATERA.

Realaren himnoa eszenatoki batean jo eta entzuteko pentsatuta zegoen. Nahi duguna da eszenatokitik atera eta Anoetako harmailetara eraman, denok batera kantatzeko, zutik, klubaren eta taldearen alde jokatuko duten futbolarien aldeko errespetuaren erakusgarri.

Realetik dei egin nahi diegu zale guztiei beren ahotsak batzeko eta harrotasun hori igandero urrutira iristeko. Realak Anoetan jokatzen duen bakoitzean. Kantatu dezagun denok ELKARREKIN himnoa.

#NIKEZDUTBIGARRENTALDERIK

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!