Reale Arena berriro gori-gorian sentitzeko denbora falta da oraindik, baina joan den igandean aurki etorriko denaren zertzelada batzu bizi izan genituen. Partida gogor batean jokalariak animatu zituzten 24.000 eztarriek, une batez, denok sartzen ginen egunak gogoratu zituzten.
Atariko giroa bikaina izan zen ere. 'Reala Zuzenean Band' taldeak erritmoa jarri zuen harmailetan, soinu banden bertsioekin, Zinemaldiari keinu gisa. Gainera, 800 bazkide baino gehiagok parte hartu zuten Realzale APPean egindako interakzio jokoan.
Familia txuri urdinarekin konektatzen
Azken batean, Reala Zuzenean proiektuak harrera beroa izan zuen bere ekintzak garatzeko prestatu den agertoki berrian. Unean-unean, proiektu honek musika eta kultur emanaldiak mota guztietako esperientziekin uztartuko ditu, familia txuri urdinarekin gehiago konektatzeko asmoz. Ongi etorri, Reala Zuzenean!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin