Getafen

Realeko 26 atleta, Espainiako Txapelketara

Getafen jokatuko da bihartik aurrera Espainiako atletismo txapelketa eta bertan Realeko 26 atleta egongo dira. Urteko lehiaketarik politena da askorentzat eta txapelketa oso garrantzitsua da Odei Jainaga jaurtitzaileak Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko sailkapena lortzeko. Jainagaz gain, Tessy Ebosele (luzera eta jauzi hirukoitzan) eta Eneko Carrascal (jauzi hirukoitza) atletak nabarmendu behar dira. 

Lehiaketa Teledeporte bidez jarraitu ahal izango da. Hauek dira Getafera joango diren Realeko atleta guztiak: 

200 metro: Javier Mariscal eta Asier Fernandez. 

400 metro: Adrian Rocandio eta Itoitz Rodriguez. 

800 metro: David De Blas. 

1.500 metro: David Lorenzo, Jorge Torre eta Pablo Quijada. 

3.000 metro oztopo: Moha Bakkali. 

110 metro hesiak: John Cabang. 

400 metro hesiak: Iñigo Rodriguez eta Julen Diaz. 

10.000 metro martxa: Mario Sillero. 

Altuera: Pedro Zamorano. 

Pertika: Istar Dapena eta Iñigo Ugena. 

Luzera: Tessy Ebosele eta Asier San Sebastian. 

Jauzi hirukoitza: Tessy Ebosele eta Eneko Carrascal. 

Pisua: Dani Pardo. 

Mailua: Aitor Urkia. 

Xabalina: Odei Jainaga eta Eugenii Zootev. 

4x100: Aimar Arreitunandia, Ibai Fernandez, Alberto Muñoz eta John Cabang. 

4x400: Adrian Rocandio, Itoitz Rodriguez, Asier Fernandez eta Javier Mariscal. 


Izena eman dutenen zerrenda osoa eta ordutegia hemen kontsulta daitezke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!