San Martin Merkatuak familia txuri-urdinarekin bat egin du. Eta emakumeen kirolari eta Realeko bi sailetako eskolei (atletismoa eta belar hockeya) babes sendoa eskainiko die.
400 haur baino gehiago jantziko ditu. SAN MARTIN MERKATUA bi eskoletako kamisetetan egongo da, sailen eta jarduera fisikoaren eta osasunaren aldeko apustua eginez. Gainera, Reala eta San Martin Merkatuak hainbat jarduera antolatuko dituzte elkarrekin, bertako produktuari eta merkatu tradizionalari balioa emateko.
San Martin merkatu berriaren eskaintzak tradizioa eta modernotasuna batzen ditu. Modako lehen markek eta aisia eta kulturako liderrek espazio bera partekatzen dute supermerkatu batekin, kafetegiekin… eta merkatu tradizionaleko handizkariekin batera, indartuta eta berrituta itzuli direnak.
1884 eraiki zenetik gaur egunera arte, San martin Donostiako gizarte-, kultura- eta ekonomia-garapenaren sinbolo izan da. Prozesu hori merkatuak izandako aldaketa arkitektonikoetan islatzen da, 2005ean amaitu zirenak, merkatu berriaren inaugurazioarekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin