Bederatzi jokalari

Selekzioekin

Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi, Sanni Franssi, Manuela Vanegas, Gabi Garcia, Ana Tejada, Adriana Nanclares, Emma Ramírez eta Mirari Uria txuri-urdinak euren selekzioekin izango dira nazioarteko hainbat konpromiso jokatzeko.

Nereak eta Amaiurrek, Espainiako selekzioarekin, Maroko eta Ukrainaren aurka neurtuko dituzte indarrak Caceresen eta Kolos hirian (Ukraina), urriaren 21ean eta 26an, hurrenez hurren. Sanni Franssik, Finlandiarekin, Georgiaren aurka jokatuko du 21ean eta Irlandako Errepublikaren aurka 26an. Bestalde, Gabi Garciak Ekuadorren aurka neurtuko ditu indarrak Venezuelarekin. Manuela Vanegasek bi lagunarteko izango ditu Txileren kontra 23 eta 26an Kolonbiarekin.

Adriana Nanclares, Emma Ramirez eta Ana Tejada 23 urtez azpikoak ere Espainiako selekzioarekin joango dira Italia eta Portugalen aurka jokatzeko, 21ean Florentzian eta 25ean Melgaçon.

Azkenik, Mirari Uria Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin izango da, mailako Europako Txapelketako 1. Erronda jokatzeko. Eslovakia, Portugal eta Txekiar Errepublikaren aurkako partidak.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!