Realak eta Sergio Franciscok akordioa lortu dute entrenatzaile irundarrak datorren denboralditik aurrera lehen taldearen ardura har dezan. Gaur egun Sanseren entrenatzailea denak 2026-27 denboraldiaren amaierara arte akordioa sinatu du.
Sergio Franciscok bihar zuzenduko du azken aldiz Sanse taldea Unionistas de Salamancaren aurkako partidan. Astelehenetik aurrera lehen taldearen hurrengo denboraldia planifikatzen arituko da futbol zuzendaritzarekin batera. Iosu Rivasek, orain arte gure filialeko bigarren entrenatzaileak, Sanseren ardura hartuko du denboraldi amaiera arte.
Sergio Franciscok eskarmentu handia du klub txuri-urdinean. Jokalari zela, 2000. urtean jokatu zuen lehen aldiz lehen taldearekin. Sergio Easo, Juvenil A eta Sansen jokatu zuen lehen taldera iritsi aurretik. Lehen taldean bost partida jokatu zituen.
Bere entrenatzaile etapa Eason hasi zuen 2014an. Berio FTra pasa zen bigarren entrenatzaile izatera eta gure hirugarren taldearen ardura hartu zuen 17-18 denboraldian. Bost denboraldiz Real C zuzentzen aritu ondoren eta Bigarren RFEF mailara igoera lortuta, Sergio Sanse taldeko entrenatzaile izatera pasa zen. Bertan azken hiru denboraldiak egin ditu eta lan bikaina egin du. Orain, lehen taldearen gidaritza eramateko aukera eta ardura iritsi zaio. Zorte on, Sergio.