ELUSTONDOK ERABIL ZUEN LG MUGIKORRA ZOZKATUKO DUGU

Streamer txuri urdin berria

Vídeo

Epaileak Sevillako partidaren amaiera adierazi zuenean, pozak eztanda egin zuen txuri urdina arnasten zuen munduko txoko guztietan. Eta, noski, txuri urdinen aldagela barruan, La Cartujan oraindik, poz handiko uneak bizi izan ziren.

Kapitainetako batek, Aritz Elustondok, ilea askatu zuen eta, bere ohiko alaitasunarekin, ospakizunaren minutu batzuk partekatu nahi izan zituen gure kanal ofizialen bidez'Ikusi Gurekin' berezia jarraitzen zuten pertsona guztiekin.

Erdiko atzelari txuri urdinak zuzenekoan erabili ziren LG mugikorretako bat hartu eta sukalderaino sartu zen, Reale Arenako platoan zegoen Carlos Martinezekin hizketan ari zela. Bideo honetan une dibertigarri hau uzten dizugu.

Elus-en mugikorra nahi duzu? Harpidetu zaitez youtubera eta utzi zure iruzkina!

Gure streamer beasaindarrak erabili zuen mugikorra lortzea gustatuko litzaizuke? Realzale Programako kolaboratzailea den LG Electronics lankidetzari esker, La Cartujako emanaldian erabili ziren bi mugikorrak zozketatuko dira gure youtubeko kanalean harpidetuta dauden eta bideo horretan iruzkina uzten pertsona guztien artean.

Oinarri arautzaileak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!