Realak eta Toyota Euskoautok, Toyota kontzesionario ofizialak, hurrengo hiru denboraldietarako babes akordio berria sinatu dute. Horrela, Toyota Euskoauto izango da Realaren ibilgailuen hornitzaile ofizial berria, eta auto ofizialak emango dizkio erakunde txuri urdinari.
Bi erakundeetako arduradunek Reale Arenan sinatu dute hitzarmen berria eta Toyota ibilgailu berri bat aurkezteko aukera izan dute. Ander Aramburu, Gorla Auto Groupekozuzendari nagusia, eta Javier Bagues, Euskoautoko gerentea Reale Arenan izan dira Jokin Aperribairekin akordioa ixteko. Bi erakundeak oso pozik agertu dira aliantza berriarekin eta auto iraunkorraren aldeko etorkizuneko apustuarekin.
Toyota Euskoautok hainbat modelo eta gama jarriko ditu Realaren esku. Akordio berri honekin, Realak teknologia hibridoa eta mugikortasun jasangarriaren aldeko apustu argia ere agerian utzi du.
Euskoauto Toyotako Gipuzkoako Kontzesionario Ofiziala da, eta Pasaia Antxon, Elgoibarren, Olaberrian eta Bergaran ditu egoitzak. Euskoauto Toyota unibertsoaren erreferentea da Gipuzkoan.
Realzale Programa
Babesle berriarekin lortutako akordioak ere abantaila ugari ekarriko dizkie Realzale Programari atxikita dauden zaleei. Datozen egunetan emango dira abantaila horien xehetasunak Toyota Euskoautoko edozein marka eta zentrotan.
Eskerrak VASA Volkswageni
Era berean, Realak eskerrak eman nahi dizkio VASA Volkswageni, 2013an hasi eta ia hamarkada batez luzatu den babes-akordioagatik, bereziki zerbitzuaren kalitateagatik eta lankidetza eta konfiantzagatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin