Iraitz Arrospide mende honetan lasterketa irabazten duen lehen atleta esukalduna izan daiteke igandean. Realeko atletak aukera ona du podiumeko leku altuenean amaitzeko lasterketa berezi honetan. Igandean, irteera marran, 33.000 atleta izango dira.
Arrospide Munduko 50 kilometrotako Txapelduna atera da aurten eta izan Behobian lortutako hirugarren postua hobetu nahi du. Arerio gogorrak izango ditu: Ivan Fernandez, Lachgar, Olmos… Hala ere, Iraitzen esanetan, “urteko lasterketa bereziena da eta nahiz eta urtean beste helburu batzuk ditudan, nire maila onena ematen saiatuko naiz”.
Villabonako atletak argi du igandeko: “Irabazteko aukerak ditut, bai, baina ez da erraza izango. Arerio onak ditut. Badakit sasoiko iristen naizela, Valentzian orain dela gutxi marka ona egin nuelako. Castillejok parte hartu behar badu, kontu handia eduki beharko dut. Beste asko ere badira. Ez da samura izango”.
Bestalde, Gebrselassie historikoa Donostian izango da egun hauetan. “Ilusio egingo litzaidake berarekn lasterka egitea. Baina ez dakit sasoiko dagoen hala ez”. Dena dela, Arrospidek ilusio handia du iganderako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin