Realeko atletismoko taldeak bi txapelketa izango ditu asteburu honetan. Bihar, 18:00etatik aurrera, Jose Antonio Peña omentzen duen txapelketaren hirugarren edizioa ospatuko da Ordizian. Bestalde, asteburuan zehar etorkizuneko atleten Espainiako txapelketa ospatuko da Torrenten.
Gipuzkoako herrian Realeko atletek proba guztiak irabazteko aukerak izango dituzte. 100 metroetan David Arquesek eta Orkatz Beitiak garaipena lor dezakete. 400 metroetan, bestetik, Gan Esteban Abreuk aukerak izango ditu garaipenerako. Horretarako 48 segundu baino gutxiago egin behar izango ditu. Egoera berean izango da Pablo Muñoz 1.500 metroetan. Lasterketa honetan maila handia izango da.
Bestalde, 5.000 metroetan Ricardo Rosadok lan handia egin behar izango du garaipena lortu ahal izateko. Luzeran, bestetik, garaipena Igor Legardaren eta Iñigo Uribarrenen artean izan daiteke asteazkenean 15,97 metroko saltoa egin ondoren.
Txapelketa ondorengo helbidean ikus daiteke: http://www.gafatletismo.com/antbuspre.asp?cod=7342&nombre=7342&prt=1&sesion=1
Dominak lortzeko aukerak
Bihar etorkizuneko atleten Espainiako txapelketa ospatuko da Torrenten. Txapelketa honetan Realeko bost atleta izango dira. Itoitz Rodriguezek bere maila erakutsi nahi du 400 metroetan. Bestalde, Iñigo Rodriguez 400 metro hesietan izango da. Javier Donesek zailtasun handiagoak izango ditu 110 metro hesietan.
Beste proba interesgarria pertikakoa izango da. Lau atleta daude eta bakarrik hiru atletek lortu ahal izango dute sailkapena. Istar Dapena txuri-urdinak parte hartuko du. Azkenik, estatuko mailan Xuban Beitiak parte hartuko du luzeeran.