Udako Realeko atletismo eskolako saioak hasteko oso gutxi gelditzen da. Anoetako Miniestadioan garatuko dira astelehenetik ostiralera (10:00etatik 12: 00etara) eta izena emateko aukera irekia dago. Zortzi aste daude aukeran eta saioak ekainaren 22an hasiko dira. Azkena abuztuaren 10ean izango da.
2006 eta 2011 urteen artean jaiotako haurrek izena eman dezakete, eta saioen entrenatzaileak esperientzia handiko monitoreak izango dira. Parte hartzaile guztiek kamiseta, botila eta gymsack-a jasoko dute. Gogoratu plazak mugatuak direla.
Informazio gehiago eta izena emateko formularioa hemen.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin