REALAREN NAZIOARTEKO GARAPENERAKO PARTNERRA

Yasuda Group, kide estrategikoa Japonian

Vídeo

Realak akordio bat lortu du Yasuda Groupekin, marka japoniar hori gure bazkide estrategiko nagusi bihur dadin erakunde txuri-urdinak Japonian duen garapen internazionalari begira. Aliantza horrek ohiko babesletza gainditzen du, eta epe ertain eta luzera Asiara hedatzeko dugun planaren barruan kokatzen da.

Akordioak hiru denboraldiko indarraldia dauka, eta hiru esparrutan oinarritzen da. Alde batetik, Reala talentu gaztearen garapenean aitzindari gisa ezaguna da nazioartean, eta Japonian ere ohartu dira horretaz. Horrek azkenean ekarri du bi erakundeen artean konpromiso sendoa egotea, Japonian talentuaren garapena sustatzeko hainbat plataformaren bidez, hala nola futbol akademien bidez, eta horrekin Japoniako gazteen kirol formazioa eta formazio pertsonala hobetzen laguntzeko.

Bestalde, akordio horretan jasotzen da Yasuda Group klubaren babesle nagusia izango dela aurrerantzean. Babesletza akordio horren barruan sartzen dira horrelako akordioek ohi dakartzaten lankidetza eremu guztiak. Aliantza hori, hirugarren lankidetza eremu gisa, indartu egiten da gure kluba eta lehen talde maskulinoa Japoniara joanda  aliantza honek iraungo duen hiru urteetan.

Yasuda Group

Yasuda Group enpresa korporazioa da, eta bere negozioa hiru jarduera arlotan oinarritzen eta dibertsifikatzen du batez ere: marketin operazioak, akademia zerbitzuak eta entretenimendu operazioak. Talde korporatibo hori XX. mendearen atarian sortu zuen Yasuda Zaibatsu familiak. Japonian eraginik handiena duten familia ospetsuenetako bat da, duela mende erdia baino gehiagotik.

Yasuda Group kirolera ere zabaldu da, gazteenen garapen eta heziketarako eta haiek gizarteratzeko tresna gisa erabiltzeko asmoarekin.

“Kirol sektorean lider diren erakundeekin lankidetzan aritu, haiekin enpatizatu eta haien balio berberak eduki nahi dugu, eta kirolaren eta entretenimenduaren sinergien bidez kirolaren industrian aitzindariak izan nahi dugu”, azaldu dute Yasuda Groupetik. “Reala aukera bat da hainbeste estimatzen ditugun balioak gorpuzten jarraitzeko, eta hazkunde pertsonala eta kolektiboa sustatuz erronka horri heldu nahi diogu Realarekin batera".

Hau da Keisuke Yasudak, Yasuda Groupeko CEOak, esan duena azaltzeko zergatik Reala den Yasuda Groupek futbolaren esparruan dituen helburuak lortzeko partner ezin hobea: “Gure ustez, gure bisioa eta misioa ezin hobeto lerrokatzen dira Realaren etikarekin, talentuaren garapenean jartzen duen enfasi handiak eraginda. Guretzat, kluba da aldaketa bultzatzen duten eta, batez ere, pertsonei kirolari eta pertsona gisa hobetzen lagunduz futbolaren kirol ezagunean aldaketa bultzatzen duten norbanakoak aktibo hezteaz arduratzen den erakunde bat. Inspiragarria da futbolari izan nahi duten gazteak ikustea, etorkizun bikaina ikusten duten gazteak ikustea, desafioaren pentsamoldea bereganatzen eta, aldi berean, kirolaren esparruan erronka ugariri ekiten.”

Bukatzeko, Yasuda jaunak hau adierazi du: “lankidetza hori tranpolin gisa ikusten dugu, askotariko erronkei aurre egiteko ikuspegi proaktibo bat da. Realaren familia osoarekin batera kluba babesten eta hazten laguntzeko konpromisoa hartu dugu, gure ahalegin guztiak klubaren garapenera bideratuta”.

Realeko lehendakari Jokin Aperribaik, berriz, akordioa balioetsi du.  “Lantzen ari garen lan ildo berrietako bati erantzuten dio, nazioartekotzeari, alegia. Realak nazioartean pizten duen interesa gero eta handiagoa da, eta akordio honek argi erakusten du hori. Japonia oso aukera interesgarriak dituen herrialdea da Realarentzat. Oso ilusionatuta gaude akordio honekin, Realarentzat posizio berri bat delako eta klub gisa finkatzen laguntzen digulako. Gure konpromisoa da futbola ulertzeko dugun modua eta gure balioak, Gipuzkoakoak, Japoniara eramatea”. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!