Atletismoa

Zazpi domina Nerjan

Dominen festa gure atletentzat asteburuan Nerjan (Malaga) jokatu zen 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Txuri-urdinek maila handia erakutsi zuten eta zazpi domina lortu zituzten.
Eneko Carrascal izan zen protagonista nagusia, urrezko domina lortuz jauzi hirukoitzean (16,02 metro) eta brontzezkoa luzera jauzian (7,44 metro). John Cabang-en erakustaldia ere ez zen batere gaizki egon. 110 metro hesietako finalean bigarren izan zen eta Aimar Arreitunandia, Ibai Fernandez eta Ander Urangarekin batera (Tolosa CF-ren filiala), urrea lortu zuen 4x100 erreleboan, kategoria honetako Gipuzkoako errekorra lortuz (41.56).

Pertikan, Iñigo Ugenaren brontzea (5,05 metro). Mailuan, brontzezko domina Aitor Urkiarentzat (62,21 metro). Eta 400 metroko hesietan, hirugarren postua Julen Diazentzat (53.39).

Gainera, Odei Jainagak bigarren postuan bukatu zuen Madrilgo Sari Nagusian (82,21 metro) eta Olinpiar Jokoetan egoteko borrokan jarraitzen du. Ordiziako Sari Nagusian, David De Blasek (800 metro) eta Jorge Torrek (1.500 metro) garaipena lortu zuten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!