Espainiako Txapelketa

Zilarrezko bat eta bederatzi finalista

Asteburuan La Nucian (Alacant) Espainiako Txapelketa absolutuan lehiatu ziren Realeko atletek bederatzi finaletako postu eskuratu zituzten, errelebo luzeko lau kidek lortutako domina batekin batera

Javier Mariscal, Adrian Rocandio, Diego Cabello eta Gen Esteban San Millan, 3:10.83-ko kronoarekin, urretik segundo erdira baina gutxiagora geratu ziren 4x400 kategorian, FC Barcelonaren aurretik eta Playas de Castellonen atzetik, emaitza bikaina eskuratuz. Hori izan zen txuri-urdinek eskuratutako sari bakarra Javier Mariscalek (200 metro) eta 4x100 frogako taldeak (Javier Dones, Javier Colomo, Octavian Mihail Romanescu eta Alberto Muñoz) laugarren postuan amaitu zuten lehiaketan. 

Adrian Rocandiok (400) eta Diego Cabellok (400 hesidun metro), bestetik, La Nuciako txapelketa bosgarren postuan bukatu zuten, eta Mario Sillerok seigarrena eraman zuen 10.000 hesidun metroetan. Hesi motzetan, zazpigarren eta zortzigarren postua hurrenez hurren Javier Colomo eta Javier Donesentzat. Asier San Sebastianek zortzigarren postua eskuratu zuen luzerako lehia gogorrean. Odei Jainaga, CD Eibarreko atleta eta Realeko filiala, jabalinako podiumeko bigarren kaxara igo zen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!