Aste honetan zehar, Realeko bazkideek Asier Illarramendiren gutun bat jaso dute jokalarien izenean. Gutun horrekin batera, postal bat bidali zen, gure zaleek futbolariei mezua idazteko, Kopako finalari begira.
Azken orduetan, klubak, edozein adinetako familien eta zaleen mezu hunkigarriak dituzten postal asko jaso ditu. Mezu horiek guztiak Sevillara joango dira taldeak partidaren aurreko orduetan bere jende guztia hurbil senti dezan.
Bidali zure mezua martxoaren 26a baino lehen
Postal bakoitzean jasotzen den bezala, zure mezua bidaltzeko hainbat modu dituzu. Alde batetik, postala Gipuzkoako edozein BM supermerkatutan utzi ahal izango duzu, gure babeslearen laguntzari esker, baita klubeko dendetan ere.
Bestalde, postal horren argazki bat atera eta posta elektronikora (gurekin@realsociedad.eus) edo ‘Gurekin’ whatsapp-era (747426022) bidali dezakezu. Garrantzitsuena, sentitzen duzuna idaztea eta taldeari zure energia eta ilusioa helaraztea da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin