Aurreko astean 2024ko itxiera gauzatu da Realzale Programan. Familia txuri urdinak 655.000 puntu sortu ditu guztira, 18.800 realzale baino gehiagorekin, gure marka elkartuen kontsumoari esker. Itxiera prozesatu ondoren, otsailaren erdialdean posta elektroniko bidez jakinaraziko dira itzulketaren xehetasun guztiak:
- "Kuotatik deskontatzeko" aukera automatikoa hautatu duten bazkideei eta RS Fan sozietateei beren banku-kontuan sartuko zaie zenbatekoa.
- Hurrengo itxierarako puntuak metatzea erabaki baduzu, Realzale Programaren zure kontuan ere agertuko da.
33.800 lagapen baino gehiago 2024an
Realzale Programaren itxierarekin batera, 2024an klubari egindako lagapenei buruzko itxiera ere egin da. Otsailaren erdialdean, bazkide bakoitzak bere banku-kontuan jasoko duen zenbateko zehatzaren berri emango da.
Duela urte eta erdi estreinatu zenetik, partida joaterik ezin zuten bazkideei zuzendutako zerbitzu honek harrera positiboa izan du. 2024an 17.000 lagapen inguru egin dira klubean, eta 355.000 euro baino gehiago banatu dira bazkideen artean.
Klikatu HEMEN zure karneta klubari emateko
Bestalde, senideei edo lagunei egindako lagapenak finkatuta daude oraindik, beste aukera on bat bezala. Ildo horretan, 2024an 16.800 bazkide txartel baino gehiago laga dira senideei edo lagunei App Realzale bidez.
3'5 milioi puntu baino gehiago 2017tik
2017ko amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 3.680.000 puntu baino gehiago banatu ditu 35.890 realzaleen artean, eta, uneren batean, konfiantza jarri dute urtez urte hazten ari den ekimen honetan. 35.890 realzale horietatik, %85 bazkideak dira.
Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, LG Electronics, BM Supermercados, El Diario Vasco, Repsol, Halcón Viajes, Euskoauto, Reale, IMQ, IBK Bike, Chillida Leku, Laacademia, Laacademia Oposaketak, Hazi Hezi, Decathlon (Belartza), Swap Energía eta Gorla Group.