REAL C 0-0 BEASAIN

Asmatu gabe

Gure hirugarren taldeak hutsera berdindu du gaur goizean Zubietan Beasainen aurka. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian. Hiru aukera oso argi izan dituzte markagailuan aurreratzeko. Lehenengoa Martonen jaurtiketa sendo batekin, Bastidak urrundu duena azkeneko momntuan eta, bigarrena, Sanchezen erremate bikoitz bati esker. Kanpoko atezaina protagonista berriro ere. Atsdenaldira iritsi baino lehen, Real C-k aukera onena izan du. Turrientesek, urrutiko jaurtiketa batekin, baloia langara bidali du. Kanpokoek, presio altuari esker, arriskua sortu dute jokaldi batzuetan baita ere.

Beasainek asko estutu du aldageletatik igaro eta gero, baina Sergio Franciscoren mutilek ondo defenditu dute. Garaipena bilatu dute txuri-urdinek amaieraraino, denboraldiko lehenengoa, zorterik izan gabe. Kanpokoek neurketako aukerarik onena izan dute amaitzeko ordu laurden bat geratzen zenean. Ruiz-Zeberioren geldiketa hirukoitza gola saihesteko. Azkenean, golik gabe bi taldeek ez dutelako asmatu. Hurrengo astean, txuri-urdinek CD Basconiari bisita egingo diote.

Fitxa teknikoa:

Real C: Ruiz-Zeberio, Elosegi, Gonzalez (Gabilondo, min. 59), Cantero, Zoilo, Elizondo, Turrientes, Sánchez, Martin, Gurrutxaga (García, min. 59), Marton.

Beasain: Bastida, Kortes, Imaz, Etxebaguren, Reyes, Eguren, Etxeberria (Arzamendi, min. 83), Claver (Aizpurua, min. 74), Iglesias, Urteaga (Lafuente, min. 66), Letamendia.

Epailea: Guijarro Mercado. Txartel horia erakutsi die etxeko Zoilori eta kanpoko Etxebaguren eta Aizpuruari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!