REAL SOCIEDAD B 2-0 SD HUESCA

Itzuli dira

Realak 1-0 irabazi du gaur arratsaldean Zubietan jokatu den SD Huescaren aurkako neurketa. 

Bisitarien eskutik iritsi da topaketaren lehen abisua, baina Estensorok atera du, geldiketa bikain batekin, gol hori markagailura gehitu ez zedin. Etxekoen erreakzioak berehala iritsi dira: gora doan Ixiren errematea, Intzaren korner pozoitua, Isaren jaurtiketa… gertu egon dira, baina ez dute asmatu.

Aldageletatik igaro ondoren, SD Huescaren beste saiakera bat iritsi da, jokoz kanpo egoteagatik baliogabetutako golarekin, baina 8 minutu igaro ondoren, txuri urdinek estreninatu dute markagailua. Ixitik atzera pasea egin, Sarriegik eta Isas bakarrik geratu da ate aurrean. Azken honek ez du barkatu eta gola egin du talde donostiarra aurretik jarriz. Nabarmentzeko minutu batzuen ondoren iritsi da Realaren bigarrena, taldeko jokaldi bikain baten ostean, Helenek bidali du baloia sarera. 

Gaurko emaitzarekin garaipenaren ibilbidera itzuli dira Gorka Álvarezen jokalariak. Datorren asteburuan Bizkerreren aurka neurtuko dituzte indarrak.

We are Real!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Estensoro, H. Uranga, Solo, Azpirotz, Etxebeste (Enara L., min. ), Omaya, Isas, Naroa, Sarriegi, Intza e Ixi (Helene, min. ).

SD Huesca: Nuria, Esther, Iris Arnas, Paz, Palo, Anabel, Carol, Moe, Laura Palomino, Akane y Royo Sanjuán.

Golak: 1-0: Isas, min. 53; 2-0: Helene, min. 81;

Epailea: Etxeko taldeko Azpirotz zigortu gu.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!