Realak denboraldi amaieran sari bat izateko aukera galdu du gaur. Txuri-urdinak bi eta huts galdu dute La Rosaledan. Imanolen gizonen norgehiagoka kaxkar batean, etxekoek, Bigarren Mailako jokalariak izango direnak hurrengo urtean, ate aurrean erakutsi duten efektibitatearengatik gaindituak izan dira.
Partidaren inguruan zengoen giroa arraroa zen. Malagaren jaitsiera konfirmatuta eta zaleak bere jokalariei txistuka, Realak ezin izan ditu jokaldiak lotu lehen zatian. Andaluziarren lehen akzio arriskutsuan iritsi da Adrianen 1-0ekoa. Donostiarrek Robertoren atea bilatu dute, Januzajen jokaldietan batez ere, baina argitasuna falta izan zaie. Lehen ordu erdia pasata iritsi da arratsaldeko bigarrena, En-Nesyri izan da golegilea.
Realak abiadura igo behar zuen bigarren zatian. Egin du, baina arrakastarik gabe. Gutxigatik kanpora den Zurutuzaren jaurtiketa batean izan du argiena. Baloi geldiko jokaldietan ere, baina ezin. Lastima. Jarraitu beharra dago, lau partida ditugu aurretik.
Fitxa teknikoa:
Malaga CF: Roberto, Rosales, Luis H.M, Miquel, M. Torres (kap) (Diego Glez., min.53), Lacen, Iturra, Lestienne (Ideye, min.78), Chory (Keko Gontán, min.46), Adrian eta En-Nesyri.
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., H. Moreno, Rodrigues, Zubeldia (Illarra, min.75), Zurutuza (Oyarzabal, min.61), Canales, Januzaj, Juanmi eta Agirretxe (kap) (Willian J., min.46).
Golak: 1-0: Adrian, min.11. 2-0: En Nesyri, min.35.
Epailea: Estrada Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Lestienne, Iturra, Keko Gontan, Adrian eta kanpoko Canales.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin