Gure belar hockeyko taldeak 3-1 galdu du Club de Camporen aurka. Bukaeraraino borrokatu dute ligako zelairik zailenetako batean. Lehen laurdena gaizki hasi da txuri-urdinentzat, etxekoak azkar aurreratu baitira markagailuan. Baina Ivan Llorenteren neskak ondo erantzun dute eta Maider Altunak penaltiz sartutako gola lortu dute bigarren laurdenean partida berdintzeko.
Hirugarren laurdenean erasoak etengabeak izan dira bi taldeen aldetik eta jokaldi arriskutsu horietako batean madrildarrak berriro aurretik jartzea lortu dute. Baina azken laurdenean txuri-urdinak partidaren bila joan dira eta aukera handiak izan dituzte, baina ez dute aurkariaren ate barruan bukatzea lortu. Eta kontraeraso batean, partidaren amaieran, donostiarren defentsa lerro aurreratuak aprobetxatu dituzte etxekoek hirugarren gola sartu eta markagailua ixteko. Partida bikaina izan da non txuri-urdinak gogor lehiatu dute ligako talderik onenetako baten aurka galdu arren. Arro egoteko. Orain aurrera begiratu behar da eta datorren astean pentsatu. Donostiarrak Bera Berara itzuliko dira Junior F.C.ren aurka jokatzeko. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin